2011/04/04

Papa Noelen Kasua

Idazlea: Joachim Friedrich Argitaletxhea: Giltza
Nire iritzia: Niri liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria eta dibertigarria baita.


Liburu honetako pertsonai nagusiak hauek dira: Txarli, Estefi, Errefautxo, Fede eta Xarmat (txakurra).


Bost lagunen taldearen izena Txarli and Company da. Gabonetan Txarlik bere ordenagailu joko berria Estefiren PCan frogatu nahi zuen, baina honek ez zion uzten. Estefik azkenean amore eman zion. Jolasten ari zirenean... Xarmantek makina gainean txisa egin zuen!! Txarli and company taldeak ordenagailuaren konponketa ordaindu behar zuen. Horretarako, lan bat bilatu zuten. Horretan aingeruz jantzita poema bat errezitatu behar zuten. Baina gauzak ez dira haiek pentzatzen zuten bezala. Papa Noelez mozorratu ziren gizonak lapurrak ziren! eta Txarli, Estefi, Errefautxo, Fede eta Xarmat, nortzuk diren jakin behar zuten.


Misteriozko liburuak gustatzen bazaizu, liburu hau irakurri!! Ana